Kaixo laguna!
Bi aste hauetan gauza asko egin ditugu. Nahi duzu kontatzea?
Lehenengoz Ibarrekolandatik udaletxeraino joan ginen bueltan Guggenheimen gelditu ginen jolasteko eta hamaiketakoa jateko. Oso ondo egon zen eta gauza asko ikasi genituen : semaforoetan noiz gelditu,zein seinale den bakoitza…
Beste egun batean denda batera joan ginen orturako barazkiak hartzeko: porruak, azaloreak eta letxugak hartu genituen.
Arrainak ere baditugu. Batzuk inkubadoran jarri ditugu eta kanpoan daudenak plaka bero baten gainean daude. Mikroskopioarenkin ikusten ari gara inkubadoran dauden arrainak azkarrago hazten ari direla.🐟
Arrainak ere baditugu. Batzuk inkubadoran jarri ditugu eta kanpoan daudenak plaka bero baten gainean daude. Mikroskopioarekin ikusten ari gara inkubadoran dauden arrainak azkarrago hazten ari direla.🐟
Arkeologi museora ere joan ginen, arkeologoak bagina bezala egon ginen. Paleolitoari buruz hitz egin genuen eta Neolitoari buruz ere. Bi taldetan banandu ginen. Oso interesgarria egon zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina